Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

premu (45 agerraldi, 17 liburu eta 5 artikulutan; orobat primu 17 agerraldi, 4 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian premu agertzen da) 1 iz oinordekoa; seme edo alaba nagusia. ik prima4.

Gabriela Lohitegi eta Piarres Irigarai familia aberatsetako premuak ziren eta haien arteko ezkontza zegokien mailakoa izan zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 168. orr.

Gehexan Jaureneak dena uzten zion Xan semeari, premuari, amaz eta arreba Enrietaz arta hartzeko baldintzarekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 299. orr.

1706eko apirilaren 18an Herriko premuek, usaia zuten bezala, beren biltzar nagusia Anhauze elizako kalostrapean egin zutela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

Bazkak zirela eta, gatazkak sortzen ziren etxeko premu eta han ibiltzen ziren artzainen artean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 67. orr.

Hauxe andre mindulina bilakatua den Traputegiko premua!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.

Tenorez etorri zen premu berria dinastiari segida ematera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.

Aitak, premuari dagokion sortzeko partea eman ordez, semea doterik gabe utzi eta galeretarako salduko du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.

Gazte sasoikoak, nekeari eta tiroei bizkarra erakutsiko ez dietenak, horrelako jendea behar du beti gerrak, premu izan edo ez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

Hura zen primua eta herederoa, eta ni kateko bigarrena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 304. orr.

Premu nintzen, eta etxeko segida hartu beharra.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 20. orr.

2 (izenondo gisa)

Diru-poxi onak eta ohoreak eskaini omen zizkion seme premua gerrara bidaltzearen truke.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.

Eta aitak goizero-goizero agurtzen zuen, irria ezpainetan, seme primuaz ezin harroago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 200. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zin egin zion Esauk eta premu-eskubidea saldu zion Jakobi.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.

Ez du gerratik bueltatzerakoan premu-dotea jasotzeko esperantza galdu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 277. orr.

Plumagaineko premu gazteak, ordea, urrutiko gerra bat baino asmo xehe hurbilagokoak ditu, eta aitarengana joan da bere premu-partea eskatzera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

premu eskubidea (6)

plumagaineko premua (3)

etxeko primu (3); primu eta heredero (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus