Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Logikaren oinarria silogismoa da: premisa nagusia, bigarren premisa eta ondorio batez osatzen da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.
Premisa nagusia: hirurogei gizonek lan bat gizon batek baino hirurogei aldiz azkarrago egin dezakete. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.
Premisetatik atera diren dedukzioak logikoak eta zorrotzak dira; baina premisa horiek, bi puntutan behinik behin, behaketa okerretan oinarritzen dira. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 161. orr.
Orain ikusten dugu aurrerapenaren doktrina zenbait premisa faltsutan oinarritua zegoela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 358. orr.
Silogismo hori zuzena da; ezin ditugu zalantzan jarri lehenengo bi premisak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Hogeita sei premisotan oinarriturik, Jainkoaren existentzia eta haren ezaugarri kardinalak, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna, frogatuko ditugu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.
Logikan edo matematikan, zuzena da esatea dedukziozko argudio batean ondorioa premisetatik lortzen dela modu biribilean; beraz, ezin da ondorioa ukatu premisak onartzen diren bitartean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.
Humeren ustez, indukziozko premisak eta ondorioak bi proposizio-mota oso desberdinak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.
Gero ikusiko dugu nola arimaren hilezkortasuna izanen den Jakinduria lortzeko funtsezko premisetako bat. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.
Premisa hori ez da 18/98 makrosumarioan betetzen. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Sistema kapitalista edo merkatu-ekonomia hiru premisa handitan oinarritzen da: ekoizpen baliabideen jabego pribatua, merkatu askatasuna eta enpresa askatasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.
Ekuazioa industriaren premisa batean oinarritzen da. Berria - Harian 2006-04-19
Gombrich ez da jarrera hori duen bakarra: beste batzuek ere, oso premisa desberdinetatik abiaturik sarritan, hurbilpen analitikoak osatu dituzte. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.
Jokoarena premisa jakina da: gozatu nahi duenak lehenik arriskatu egin behar du, sufritzeko prest egon. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 81. orr.
Gorenak badaki legea zergatik eta zertarako aldatu zen; beraz, ezin du proiektuaren aldeko sententziarik plazaratu aurrez onartu duen premisa horren kontra egin gabe. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 41. orr.
bi premisa (3); bigarren premisa (5)