Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
premio iz saria.
Utzi zuen eta premio bezala amona beltzaren bixita. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 20. orr.
Egoera paradoxala zen, ikastea maite nuen, premioak ere irabazten nituen anitzetan, baina zorigaitzez, eskolara joateak berak beldurra ematen zidan, irakasle horrek ikaratzen baininduen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 134. orr.
Sortu ginela bizitzeko, bizi girela hiltzeko, hilen girela jujatiak izaiteko eta izanen girela jujatiak betiko premioa (saria) edo punimendia (zigorra) Jainkoaren eskutik errezebitzeko gure obra onen edo gaixtoen konformitatera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 194. orr.