Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan bezala, gauean premiazko agindu guztiak emanik, oso goiz esnatu zen biharamunean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.
Pobrezia murritzarazteko nazioen artean behar den premiazko eta ezinbesteko ituna. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 70. orr.
Premiazko erosketak eta gainerako prestaketak egiteko orduan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 42. orr.
Premiazko batzarrera deitu zituzten lurraldeetako buruak, Busturian bertan zegoen Gernika herrira. berorren anaiaren premiazko mezua dakart. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 95. orr.
Gizon betegina bera ere [...] premiazko zeregin horietan murgiltzen bada, eta are arrazoi handiagoz, premiazkoak izan ez arren irrikaz desiratzen dituenean, espekulaziorako nahiak ahuldu eta beheratuko zaizkio. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 93. orr.
Etxerako premiazko gauzak erosiz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 64. orr.
Baina azken orduko arazo premiazko bat sortu da, ustekabean. jendeak zeregin premiazkoagoak dituelako gaur egun, gaixoekin egotea baino. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 105. orr.
Itsusia da, badaki, baina premiazkoa. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 34. orr.
Jendearentzat premiazkoak diren gauzak Gizabanakoak, haren ustez, bizitzearen zientzia du guztietan premiazkoena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3610. orr.
Eskupeko diru zikinak onartzeko joera arbuiagarri hori ezinbesteko eta premiazko bilakatu da guztiontzat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 543. orr.
Premiazkoa da, hala esan ohi da behinik behin, ondo konpontzen ez diren senar-emazteei laguntza ematea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 69. orr.
Etxerako premiazkoak ziren gauza materialen harrapatzaile suharra. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.
Haren egoera tamalgarriaren berri jakinik, dirua bildu zuten guztien artean, premiazko zitzaizkien gauza asko saldurik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 331. orr.
Hain premiazkoa zara niretzat! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 224. orr.
Askoz premiazkoagoa zen Fionnen gorputza ezkutatzea, Gol eta Luth itzuli aurretik. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 52. orr.
Hiri batek garaizko elikagai-hornidura bezain premiazko ditu esamesak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.
Anaia Platonek premiazko dik jendea, mundua eta bizitza ezagutzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 491. orr.
Horretarako premiazko zituela aitzakiak, arrazoi xume baina sinesgarriak, errezelorik sortu nahi ez bazuen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 74. orr.
Premiazko dituen objektu guztien erabilera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 124. orr.
Hautatu genuen bidean adore emateko, bide horren arriskuez eta oztopo-segadez ohartarazi eta hain premiazko genuen maltzur-jakituriaren jabe egiteko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.
· Herrialde nagusien arteko oreka da mundu-ekonomia kapitalistaren ezaugarri nagusietako bat, kapitalismoak, aldi berean, iraungo badu, premiazkoa duena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.
Zeinen premiazkoa duen gizakiak Egiaren bilaketa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.
Oxigenoak betetzen dakien eginkizun bizi-premiazko zein suntsitzaile askotarikoen artean, guri bernizginoi bat interesatzen zaigu oroz gainera: [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.
premiazko agerraldia (3); premiazko bihurtu (3); premiazko bilera (39); premiazko bilera bat (5); premiazko bilera deitu (4); premiazko bilera egin (14); premiazko bilera egingo (4); premiazko bilera eskatu (4); premiazko bilerara (3); premiazko diru (3); premiazko diru laguntza (3); premiazko ebakuntza (6); premiazko ebakuntza egin (4); premiazko eta ezinbesteko (3); premiazko gauzak (3); premiazko helburua (3); premiazko laguntza (9); premiazko lehentasuna (4); premiazko prozedura (4); premiazko prozedura erabili (3)
guztiz premiazkoa (3); hain premiazkoa (3); oso premiazkoa (4); premiazkoa bada (5); premiazkoa da (42); premiazkoa dela (26); premiazkoa dela adierazi (3); premiazkoa du (6); premiazkoa dugu (3); premiazkoa iritzi (7); premiazkoa iritzi zion (4)
premiazkotzat jo (11); premiazkotzat jo zuen (5); premiazkotzat jotzen (3)