Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori enetzat gauza premiatsua da. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 145. orr.
Hainbat «behar premiatsu» sumatu dituztela adierazi zuen Erkiziak: erasoei aurre egiteko ahultasuna, nazio instituzio gabezia eta abar. Berria - Euskal Herria 2004-02-06
Iragan astun horren petik askatzeko, kultura da zereginik premiatsuena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.
Bazuten bederen gure arrazoinamendu eta argumentuek arrazoi premiatsurik? Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 137. orr.
Orain premiatsua Espainiaren esentzia salbatzea dela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 152. orr.
Bestalde, gauza guziz premiatsua, euskaraz mintzatzen jakin beharko zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 67. orr.
Holako garaipen ttipiak biziki premiatsuak dira bakartasunean irauteko. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 61. orr.
-Bisitak abiatu aitzin, gauzarik premiatsuenak finkatu behar ditugu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.