Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

premiagabe izond premiarik gabea.

Jainko bakar batek erraz sorraraz zezakeen existitzen den guztia, eta orduan bigarrena gehiegizkoa eta premiagabea litzateke.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 230. orr.

Are gehiago izutu zen pentsatu zuenean zein zentzugabeki hondatu zen dena, eta krimen ergel, anker eta premiagabe hori egiten bazuen ere, ziur aski, dena hondatuko zela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.

Une horretan, txikikeria nazkagarri, izugarri, premiagabe eta aldi berean halabeharrezko hori lehergailuek hildako lagunen heriotza bera baino desatseginagoa gertatu zitzaion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

2 premiagabeko izlag premiagabea.

Baina, hark ezetz erantzun zion, argudiatuta epaileak aukera duela «lekuz kanpoko, premiagabeko, alferrikako eta bidegabeko» irizten dituen froga eskaerak atzera botatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus