Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prekauzio (orobat prekozione) iz arreta, kontua, ardura.

Kontuan harturik zientzialariek transgenikoen arloan ez dutela segurtamenik, Ingurumenaren Itunean aipatzen den prekauzioaren irizpidea hobestea eskatzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Orria urratuta zegoen, lau aldiz urratuta, hori baino gutxiago ez da nahikoa orria baliogabetzeko eta hori baino gehiago prekauzio maniakoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 149. orr.

Iruditzen zitzaiolako bere adiskide puruzalea beti harro samarra izan zela, eta mugimenduak eta prekauzioak areagotzen ari zela berari lezio bat ematea beste helbururik ez zuen patxada batez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 58. orr.

Denek beren prekozioneak hartuak zituzten, hor arropak aldatzeko, izerdiez eta euriarekin bustiak izaiten baitira.  Herria   2001-05-17

Ortega-k bere duda-mudak izan ditu, batez ere bere prekauzioak beti hartu ohi ditu, gauzak esan bai, baina [...] anbiguitate tarte bat atxikiz badaezpada bere estilo manieristaren kiribilen artean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 186. orr.

Prekauzioak oro ez dira aski.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus