Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Prefeturaren aurkako erabakia hartu du Baionako auzitegiak. Berria - Euskal Herria 2004-09-09
Baionako Suprefeturak eta Paueko Prefeturak argi erakusten dute ezin diotela eutsi Barne Ministerioak iragarritako kopuruak betetzeko obsesioari, eta legea urratzeraino eraman ditu horrek. Berria - Euskal Herria 2004-01-13
Prefeturak izendatu hiru bitartekarien gastuak 1712,36 eurokoak izan dira. Herria 2004-07-01
Manifestariek prefetura eta Kontseilu Nagusiaren egoitza harrikatu zituzten. Berria - Mundua 2004-03-27
Prefeturaren arabera 28.000 pertsona bildu dira Marseillan, 250.000 sindikatuen arabera. Berria - Harian 2006-03-29
Altxorraren bulegoak, Jendarmeriaren kasernak, justizia jauregiak eta prefeturak izan ziren jomuga. Berria - Mundua 2004-02-29
CARek elkarretarazte batera deitu zuen Aiacciuko prefetura aitzinean. Berria - Mundua 2004-02-26
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak etorkina bere sorterrira itzularazteko agindua eman zuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-13
Balançoneko sendagile guztiei deitu zieten Prefekturara, eta ahobatez deklaratu zuten erotuta zegoela Héraclius Gloss. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.
Hiru kandidatuek goraki diogu ordu dela Baionan prefektura bat antola dadin Xiberua, Baxenabarre eta Lapurdi elgarretaratzeko Euskal Herri-Departamendu batean. Herria 2001-03-08
Lanpostua prefekturaren menpean dago. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 109. orr.
Bordeleko prefeturaren idazkaritzan. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 62. orr.
Baiona asumitzeko prest da prefetura hiri bilakatzea, sekulan eta bigarren departamendu bat balitz. Herria 2003-01-09
Ez dakit irakurri duten bainan telebixtak salatzen du botatzen dituztela edo prefektura ateetan edo berdin ondarkinetan. Herria 2003-05-22
-Bi kontrol daude -ziotson-, Senako prefekturarena eta polizia prefekturarena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.
Lingerie kaleko postuan, soldadu mozkor batzuek fusilatu nahi izan zuten; argia pizturik zeukaten jadanik, baina agindua iritsi zen gatibu guztiak polizia prefekturaren gordetegian elkartzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.