Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auzapezak berriz ere erran du herriak etxegune berri bat egitekoa duela eta autobidearen gatik beren etxea galduko dutenak han jartzen ahalko direla, heiek ukanen dutela preferentzia. Herria 2002-09-19
Antropologia kulturalak gizakiaren definizio unibertsalaren aldeko preferentzia errotik eztabaidatu izan du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.
Ez da hain errex, eta hortako injustizia bat dela, bakoitzak bere preferentziak eta bere gustuak sobera jokoan dituelakotz hor... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 125. orr.
Irakurle bakan batzuen preferentzien artean lekutxo bat aski zuen. Pako Aristi «Note book», 2005 - 51. orr.
-Ordenan jarriak ditut, neure preferentzien arabera, batetik berrogeiraino. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 163. orr.
Pare-pareko harmailetatik etorri zen tiroa, iritsi zen bala, preferentziatik alegia. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 133. orr.