Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekialdeko prefektura dioklezianikoa azkenean zatitu egin zen Alexandria, Jerusalem, Antiokia eta Konstantinoplako lau patriarka-hirien artean, eta beste hiru prefekturak Erromako patriarka-hiri bakar eta ikaragarri zabal baina askoz biztanle gutxiagokoan elkartu ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.
Harrobi asko daude, gainera, Tarkiniaren inguruetan ere [...] kolorez Albakoen antzekoak dira; harrobi nagusienak batez ere Bolsenako lakuaren ondoan aurkitzen dira, eta baita Estatoniako prefekturan ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1130. orr.
Kanazawa: Ixikawa prefekturako hiriburua. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 124. orr.
Kontserbadoreek, aldiz, hiru prefektura lortu zituzten [Bolivian] eta gainontzeko laurak herri taldeen ordezkarien eskutan gelditu ziren. Berria - Harian 2005-12-20
Alkateak [Italiako herri batean] leku publikoetan burka erabiltzea galarazi zuen iragan uztailean, baina Prefekturak bertan behera utzi zuen gero. Berria - Gaiak 2004-09-21
[Venezuelako] Catiako guardia nazionalera eraman zuten, eta handik auzo bereko polizia prefekturara. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 103. orr.