Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

predikatu3 iz 1 logikan, proposizioaren elementua, zeinean subjektuaz zerbait predikatzen baita.

Aristotelesen Topikoetan topikoak lekuak dira, ikuskerak -predikatuak, atributuak-, predikatu batek subjektuarekin elkarrekikotasuna egiten ahal duelarik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Termino singular batek edo predikatu batek estentsio bat eta intentsio bat (edo "zentzu" fregear bat) dauzka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Predikatuen logikan bagaude, terminoak konstanteak edo aldagaiak izango dira bakarrik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Lehen predikatuaren esanahiak bigarren predikatua inplikatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Subjektu batek baiezko predikatua daraman aldi guztietan, eta hartaz halakoa dela esaten denean, atributu hori, nahitaez, ondoko sail hauetako batean kokaturik egonen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.

Predikatu batez deskriba daitekeena partikularra da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

Edota B predikatua A subjektuari dagokio, A adigai horretan (ezkutuan) barnebilduta dagoen zerbait gisa; edo B erabat A adigaitik at geratzen da, berekin elkarloturan badago ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Judizio analitikoak (baieztaileak), beraz, predikatuak subjektuarekin identitatezko elkarlotura duenean ditugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Halako predikatuaren eransketak, beraz, judizio sintetiko bat sortzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Subjektua (Jainkoa) bere predikatu guztiekin batera biltzen badut (hor ahalguztiduntasuna ere hartuta) eta Jainkoa dela edo Jainko bat dela esaten badut, orduan Jainkoaren adigaiari ez diot predikatu berririk ezartzen, baizik subjektua bera besterik ez dut ezartzen bere predikatu guztiekin batera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 217. orr.

Beharrezkotasuna, amaigabetasuna, batasuna, mundutik at izatea [...] eta abar, predikatu transzendental soilak dira, eta horregatik, beren adigai araztuak, Teologia orok oso beharrezkoak dituenak, Teologia transzendentaletik soilik lor daitezke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 228. orr.

Adigai horretatik at ideiaren determinazio osoari dagokion guztia ere barnebiltzen du; izan ere, kontrajarritako predikatu orotatik bakarra soilik egokitzen zaio gizaki beteginenaren ideiari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Proposizio bat a priori dago justifikatuta haren predikatu-kontzeptua subjektu-kontzeptuaren barne dagoenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Formako sinboloak predikatu-sinboloak ere deituak izan dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Sinbolo ez-logikoen artean konstante indibidualak, predikatu- edo erlazio-sinboloak eta funtzio-sinboloak ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

3 gramatikan, perpaus baten subjektuaz esaten dena.

Ingelesaren gramatikan "egile-ekintza" perpaus errazen azterketatik edo subjektu-predikatu, aditz-objektu gramatika harreman errazetatik abiatzen direnean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus