Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

predestinazio 1 iz munduaren sortzeaz gero, betiko zeruratu edo infernuratuko direnak Jainkoak izendatuak egotea.

Oroitzen naizenean nazioak zatitu direla eta gudu odoltsuak izan direla aurre-erabakiaren eta predestinazioaren arteko aldeagatik [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.

Kausak oro, dela predestinazioz edo dela ekintza mekaniko hutsez, efektuak sortu eta sortuko dituela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 145. orr.

Arimaren alferkeriatik predestinazio mahometarra sortzen da, eta predestinazio horren dogmatik arimaren alferkeria.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.

Higanotak berak baino hobeto ezagutzen ditu Garibaik bai Calvino bai Calvinoren teologia, predestinazioaren doktrina, eskritura sainduen ezagutza zuzenari buruzko pentsamendua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

Predestinazioaren teoria hau indartu nahi izanez gero, hona Eustakioren beste poema-zati bat, 1966koa eta Arestiren Harri eta herri-ren eragin formala agerian duena, edukietan lehengo lepotik segitzen duen arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 106. orr.

2 irud/hed

Kontua da predestinazioaren teoria bat landu nuela neure artean, hots, mundu zabalean norbait egon behar zuela niretzat izendatua, ni harentzat lotua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

predestinazioaren teoria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus