Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

predestinatu, predestina, predestinatzen 1 du ad Jainkoak, munduaren sortzeaz gero, betiko zeruratu edo infernuratuko direnak izendatu.

Esaten baitzion ezen, batzuk hondamendiaren patuak joak badira ere, beste batzuk salbatzeko predestinatuak direla.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 121. orr.

Egia handia denez gero ez daitekeela inor salba predestinatua izan gabe eta sinesmenik eta graziarik gabe, izan dezagun kontu handia gauza horietaz guztietaz hitz egitean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 207. orr.

Etxeberrirekin, goiza luze joaten zitzaigun ikasten nola fedea obrei gailentzen zaien eta nola Jainkoak predestinatu gaituen bere semearen imajinaren konforme izateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Frantzisko gizon predestinatutzat aurkezten digu, Elias berria, Apokalipsiko seigarren zigiluko aingerua, irudi transzendente eta idealizatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

3 aldez aurretik xedatu.

Nor bere mailarako eta bere gradurako predestinaturik balego bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 304. orr.

Jo zuen bai pilotak predestinatutako hiru horma horietan, eskumako horman, sabaian eta ezkerreko horman,  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus