Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zitologia neurri prebentiboa da, batez ere infekzioak eta uteroko lepoko minbizia prebenitzeko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.
Gerra prebentibo bat deklaratzeko eskubidea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.
Munduaren jaun eta jabeek praktikatzen duten antiterrorismo prebentiboa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 152. orr.
Medikuntza prebentiboko zerbitzuko harrera-bulegoan nire zenbakia entregatu nuen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.
Konpainia deuseztatzeko eraso prebentiboa dirudi. Berria - Ekonomia 2004-07-21
Ertzaintzak egindako kontrol gehienak prebentiboak izan dira: 44.870, %90. Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Atxiloketa prebentiboak gerta daitezke laster. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Plana prebentzioan oinarritzen da. Berria - Euskal Herria 2004-05-06
Larunbateko mobilizazioak -era prebentiboan- debekatu zituen. Berria - Euskal Herria 2006-03-11
Harena ez da istorio samurra, 2000. urteko uztailean preso prebentibo moduan bere borondatez Basauriko (Bizkaia) kartzelara sartu zenez geroztik. Berria - Harian 2005-09-25
Baina zu prebentiboa zarela, eta prebentibo egoeran daudenei ezin zaie abokatuaren bisita ukatu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 159. orr.
Baina ez didate luzaz patiora besteekin utzi, ez prebentiboekin ez zamatutakoekin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 71. orr.
Pieri kartzelaldi prebentiboan dago. Berria - Mundua 2004-04-20
eraso prebentibo (3); gerra prebentibo (3)
atxiloketa prebentiboak (3); eraso prebentiboak (15); eraso prebentiboak egiteko (3); neurri prebentiboak (3)