Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
prebenda iz eliz kargu bati dagokion saria; lan gutxiko eta probetxu handiko egitekoa edo lanbidea.
Oraingoz, prebenda hori Marques de Mingafriari bakarrik dagokio. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.
Alabaina, jende honek eta beste hainbatek euren prebendak kobratu ahal izateko, beharrezkoa zen, lehengoz eta behin, lehorreraztea, eta hortxe dauzkagu prebenda horiek armez merezi izateko prest. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 215. orr.
Aristokrazia, noblezia, leinu bateko eskubideak beste leinu baten gainekoak, pribilegioak eta prebendak deuseztatu egiten dira mamu handinahiak balira bezala. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 20. orr.