Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Komisario bat inputatuta Irunen, prebarikazioagatik. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Ekologistek Burguete kontseilaria salatu dute, prebarikazioa egotzita. Berria - Euskal Herria 2006-05-06
Auzitegi Gorenak prebarikazio nabarmena egin du, ebazpen judizial bat atzeraeraginez aplikatuz. Berria - Harian 2006-03-05
Abokatuaren ustez «prebarikazio judizial kasua» da hau, «zigorra bete ostean ere kartzelatzea mantentzen delako [...] eta espetxeari egoera hori mantentzeko agintzen zaiolako». Berria - Euskal Herria 2004-12-15
Espainiako Gobernuak prebarikazioa egingo du Kupotik 32,2 milio euroak kenduz gero. Berria - Ekonomia 2004-03-05
Sinn Feinek funtsik gabekotzat jo zuen atzo dokumentua, eta «prebarikazioa bultzatzeko» besterako ez duela balio salatu zuen. Berria - Mundua 2006-02-03
Edo jaunak esaten zuen epaiketa orokorrean faltsua eta gaiztoa zela, edota bere gizonari prebarikazio pertsonalak egozten zizkion. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 224. orr.
Dela gurasoen arduragabekeria, dela erregistro publikoak jagoten dituztenen prebarikazioa, dela, azkenez ere, erregistro horien hondamena edo galera. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 77. orr.
Auzian inputatuta dauden hamar lagunei eroskeria eta prebarikazio delituak egozten zaizkie. Berria - Euskal Herria 2006-01-06
Iruñeko Instrukzio Epaitegiak Pedro Pegenaute Nafarroako Hizkuntza Politikarako zuzendariaren eta Fermin Villanueva Hezkuntza zuzendariaren aurka ahozko epaiketa zabaltzea erabaki du, ustezko prebarikazio delituagatik. Berria - Euskal Herria 2006-02-04
EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu hiru epaileren kontrako prebarikazio kereila. Berria - Euskal Herria 2004-03-19