Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
prebarikatu, prebarika, prebarikatzen du ad (funtzionario edo erakunde publiko batek) bidegabeko erabaki bat hartu bidegabekoa dela jakinik.
Divarrek dio epaileei egoera aintzat hartzeko eskatzea prebarikatzeko eskatzea dela. Berria - Euskal Herria 2006-05-09
Ez naiz jurista, baina dakidana da legez kanpokoa dela egin dutena, prebarikatzen ari direla. Berria - Harian 2006-03-05
Prebarikatzeko aginduko genioke funtzionarioari. Berria - Euskal Herria 2006-02-19
Pepin, Italiako erregeak, hala frankoentzat nola lonbardiarrentzat egindako konstituzio batean, justizia egitean prebarikatu egiten zuten edo atzeratu egiten ziren konde eta errege-ofizialei zigorrak ezarri ondoren, zera agintzen du [...]. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 296. orr.
EAJk dio Madrilek prebarikatu egingo duela Kupotik 32,2 milioiak kenduz gero. Berria - Ekonomia 2004-03-05