Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zergatik prantatzen da hor erdi-erdian, argia galerian sartzea oztopatzeko? Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 39. orr.
Tabernariak, urrutitik diosal eginik, ardo gorri berezi eta hotza prantatu zion barran. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 115. orr.
Lizar-abar dotore bat prantatzen dute gurdi-belarraren buruan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.
Tente prantatzen dituela, alegia, arto erdi eroriak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 293. orr.
Gero harritu egin zara bi musu prantatu dizkizunean, partitzeko tenorean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 179. orr.
Bederatziak jo ditu jaiki, gosaldu eta prantatzerako. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.
Poltsatik zamaua atera, belar gainean zabaldu, eta dena prantatzen hasi zen. «Kuskue tanden», 2004 - 232. orr.
Atzean, sukaldeko isiltasunean, ama sumatzen dut, makinaz josten, edo arropa lisatzen, edo afaria prantatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.
Afaria prantatzen amaitu du. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 198. orr.
Guretzat prantatu ez zen bazkaria da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 213. orr.