Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

praktikoki 1 adlag praktikan.

Munduaren konfiguratzaile nagusia den jarduera zientifiko-teknologikoak konfigurazioaren zentzua praktikoki, de facto, inposatzen du, konfigurazio hori halabeharrezko ondorio gisa aurkeztuz.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Zerizan goren baten izatea aurresuposatu ez ezik, gainera beste ikuspuntu batetik behar-beharrezkoa denez postulatu ere egiten duela bidezki, nahiz praktikoki besterik ez egin noski.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 226. orr.

Baina askoz larriagoa da kontrako arriskua, bezeroak zuri gaina hartzea: aise asko gerta baitaiteke noski, zeren hark etxean jokatzen baitu, hots, berak erabiltzen ditu praktikoki zuk saltzen dizkiozun produktuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 253. orr.

Praktikoki ezinezko gertatzen da horrelako pertsonei laguntzea, pertsona hauen izpiritua norberak nahi duena egiteko borondatearen menpe baitago.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.

2 ia.

Hartarako, PPrekin akordioa «praktikoki itxita» dagoela iragarri du Blancok.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Teknologia automatizatuarekin lehen gizakiak egiten zituen akatsak zuzendu nahi dituzte eta, beren esanetan, lortutako emaitzak «praktikoki ehuneko ehunean izango dira fidagarriak».  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus