Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
praktikante 1 iz injekzioak jartzea eta kideko lanak egiten dituen erizaina.
Oharren arbelean sendagile eta praktikanteen batzar-deiak eta sindikatuen iragarkiak irakurri ditu. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 74. orr.
Praktikantea eta erizain bat katuaren atzetik hasi ziren sala guztian zehar. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.
• 2 (orobat pratikante g.er.) izond praktikatzailea.
Zeren, bera ere kristaua delarik, nahiz eta praktikantea ez izan, zenbait hipokresiak, hainbat bekaizkeriak [...] bere onetatik ateratzen baitute. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 275. orr.
Ez dut azalduko elkarrizketa batean praktikantea naizen edo ez. Berria - Kultura 2004-04-18
Gazteen %8 katoliko praktikantea da eta %37 praktikatzen ez duen katolikoa. Berria - Euskal Herria 2004-11-26