Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prakadun 1 izond prakak dituena.

Urrats luzeak eginez zebiltzan hankak: hanka argalak, hanka prakadunak, bonbatxodunak, gonadun hankak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 473. orr.

• 2 iz gizona.

Gertatzen dira halakoak prakadunen artean prakadunak mutikoak izan arren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 123. orr.

Prakadunen arteko zikinkeria horietarikoa izan genuen hura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 140. orr.

3 laikoa.

Eta honi dagozkion gogoetek, apaiz izan zein prakadun, inarrosi egiten ditiztek denak, eta gure oinarriak berak dardarazten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

4 zibila.

Une hartan Dols ez zen polizia lanetan ari eta edozein prakadun bezala jantzita zegoen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus