Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soinean alkandora zuri garbi-garbia zeraman, izur txukuna eginez lisatutako prakak, oinetako distiratsuak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 201. orr.
Prakak eta galtzontzilo urdin argiak erantzi nizkion hantxe, ohean eserita zegoen bezala. Aitor Arana «Onan», 2000 - 22. orr.
Belauniko jarri naiz, prakak jaitsi dizkiot, eta bere zakila dakust mardo-mardo. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.
Budek prakak jantzi eta gizonari quarter bat luzatu zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 180. orr.
Prakak jantzi zituen badaezpadan, eta orkatiletarainoko gabana. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 7. orr.
Elastikoaren ondoren gizonak oinetakoak kendu eta prakak askatu zituen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 116. orr.
Praketako botoiak askatzen hasi zenean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 14. orr.
Neskaren hatzek Josebaren praketako kremailera jaitsi zuten. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 133. orr.
Bere atzamar izoztuak etengabe mugitzen ziren praken poltsikoen barruan. besotik hartuta hor eraman zuen Prantxixko Zabaleta gizajoa, ikararen ikaraz praketan pixa eta kaka eginda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 223. orr.
Ilea atzealdean bildua, praka motzak eta niki tiranteduna. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 10. orr.
–Praka motz horiek denak Caritas-era! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 167. orr.
Ahizpa ikusi zuen ohe gainean minez iraulkatzen eta praka laburreko mutil argal zurbila zutik zegoen bere ondoan, eskuak urkilez beterik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 129. orr.
Dotore etorri zen Ane, beltzez goitik behera, larruzko praka beltzak eta jakanarru beltza. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.
Nik amerikar armadako panazko praka berdeak neramatzan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.
Praka beltz estuak eta jertse fin urdina. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.
Maiza atzetik, begiak praka estuetan nabarmentzen ziren aldaketan jarririk. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.
Biribilguneak ongi markatzen zizkioten praka malguak janzten zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.
Oinen gainean dilindan zituen praka zabal nabarrei so egiteko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 454. orr.
Praka zabal-erosoak, artilezko jertse gorria eta zetazko zapia lepo inguruan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 77. orr.
Orduan ordezkari sindikalek eskaleen antza edukitzen zuten euren bizar zabar, trikota ilun eta praka zaharkituekin. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.
Praka marradun zuri-beltz batzuk, nahikoa marazturik zeudenak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 126. orr.
Janzten zituen likrazko prakek bere izterretako gihar boteretsuen gorabeherak nabarmenagotzen zituzten. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 46. orr.
Mahonezko praka, arkondara koadrodun, gerriko baltz eta txapel hutsik bakoz. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 8. orr.
Gizontto bitxi bat ere bazen, sudur berezia zeukana, bizkar zorro handia, "golfeko prakak" esaten zaizkienak eta bota itzelak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 59. orr.
Surflariek erabiltzen dituzten neoprenozko praken antza du. Berria - Gaiak 2006-03-01
Bata bestearen ondoan zetzan, biak ere praka bakero koipetsuak jantzita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.
Praka kakiak jantzirik, soldadu batzuk kantuan hasi ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 384. orr.
Jertse estuak eta praka elastikoek nabarmendu egiten zioten gorputzaren liraintasuna. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.
-Goretex gehiegi: mendiko botak, mendiko prakak, mendiko jaka... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 89. orr.
Zu bezalako gazteak nituela inguruan, batzuk praka motzetan, besteak kirol arropetan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 112. orr.
Praka laburretan pilota baten atzetik dabiltzan aurrelari, atzelari eta defentsak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 39. orr.
Oinetako deportibo eta praka bakeroetan bistaratu zuen bere Pietatea. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.
Ni etxean praka laburrakaz ikusterik ez jakon gustaten. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 64. orr.
Sakelakoa praka poltsikoan edo gerrikoari lotuta eramateak haziaren ekoizpenari egiten dio kalte. Berria - Gaiak 2004-06-29
Berokia erantzi, eseri eta praka-erretenak zuzendu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.
Ez zen argala, potoloa ere ez, inondik ere, baina haragiz ondo beteta zituen praka-barruak. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 26. orr.
Laster asko ikasi nuen hitz dontsuaren esanahia, eta handik aurrera eskrupulu handienaz hasi nintzen hartzen neurriak, batez ere praka-gurutzekoak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 316. orr.
Barregura puxkat eman dit jarri duen inozo aurpegiak, baina haren kirol-praken azpian antzematen den handituak ondo goazela adierazten dit. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 82. orr.
Alkandora eta gatibu-prakak nire zauri irekietara itsatsita zeudela Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 188. orr.
Dei mehatxagarri batzuk egin eta kito, denak kaka praketan edukiko nituzke, eskatzen zaien guztia emateko prest. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 49. orr.
Praketan kabitu ezinik da, normala den bezala. Berria - Kirola 2004-03-21
Gizon zahar bat, praka barrenak narras eginda, egurrezko maleta bat eskuan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 40. orr.
Ileak bekokian itsatsita, praka barrenak arrastaka. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 53. orr.
Erabat bustita zeramatzan zapatak, galtzerdiak eta praka barrenak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 243. orr.
Euria ari du oraindik ere, eta praka barrenak basaz beterik daramatza. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 188. orr.
Une batez geratu egin zen, galtzerdi lodiak praka barrenen gainetik ipintzeko. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 123. orr.
Bere irakasle fosilduek amorrua ematen zioten, bere ikaskideek berdin, eta are eta amorru handiagoa ematen zioten nesken ikastetxeetara joan eta, larrua jotzea beste pentsamendurik gabe, hormak fuck hitzaz zikintzen zituzten praka-jario guztiek. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.
-Nire lehengusu frakalasai horrekin ez naiz berriro inora joango -Adelak-. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 168. orr.
Egun txarrak izan ziren arrantzarako, mundu guztia zebilen haserre eta auzoko prakamotzek ezin zuten txalupa batera hurbildu inguruko heldu guztiak garrasika jarri gabe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 136. orr.
Bi praka pare, hiru alkandora eta poltsikoan sos gutxi batzuk baino ez zituela. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 90. orr.
Horixe zuan nire azken praka pare ona. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 16. orr.
· Bere burua kausitu zuen kontu handiz tolestutako praka itsas urdin pare bati beha. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.
Baserrian guzti-guztientzat prakak bete lan izaten da. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 46. orr.
Prakak bete lan dabil. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
ahuntz praka (3); praka bakero (4); praka bakeroak (7); praka barrenak (9); praka beltz (3); praka beltzak (4); praka estuak (4); praka motz (7); praka motzak (6); praka pare (3); praka zabal (3); praka zuri (3); praka zuriak (5)
alkandora eta prakak (3); galtzerdiak eta prakak (3); mahoizko prakak (3); prakak erantzi (3); prakak jaitsi (5); prakak jaitsita (6); prakak jantzi (4)
praketako botoiak (4); praketako kremailera (3); praketako poltsikoan (4); praketako poltsikoetan (4)