Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pragmatismo 1 iz gauzen alderdi praktikoari lehentasuna emateko joera. ik pragmatikotasun.

Pragmatismoak, eraginkortasunean oinarrituriko jarrera horrek, aurrean jartzen zaizkion aukera eta gertakizun guztiak baliatzen ditu [...] eta errezeloz begiratzen dio apriorismoaren, dogmaren edo ideologiaren kezka-usain desatsegin hori duela iruditzen zaion guztiari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Pragmatismoa izan dugu euskaldunok harroen erakutsi dugun ezaugarrietako bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Bigarren arrazoina da pragmatismoarena: ez da aski erraitea "Pauetik ez dugu deus espero", hori frogatu gabe!  Herria   2001-02-22

Tradizioz, lider instituzionalari pragmatismoz jokatzea dagokio, hitzarmenek mugatuago jokatu beharraren beharrez, eta alderdiko liderrari azken helburuei eustea.  Berria - Harian   2005-06-24

Aldaketa garaiotan ezker abertzaleak «etxerako lanak eginak» dituela eta «malgutasunez eta pragmatismoz» jokatzeko prest dagoela adierazi zuen Otegik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

2 teoria filosofikoa, doktrina baten balioa neurtzeko haren ondorio praktikoei baino ez zaiela begiratu behar dioena.

Pragmatismoaren arabera, posible da indukziozko metodoa aldarrikatzea kontzeptualki; ez du onartzen, alabaina, azken horrek aukera handirik ematen digunik egiazko ondorioetara ailegatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Charles Sanders Peirce, William James, Josiah Royce eta John Dewey-ren pragmatismo amerikarraren filosofiaren eskutik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Quineren belaunaldiaren ondoren, hizkuntza eta zientziaren analisiaren filosofia estatubatuarrean hezitako pentsalariek [...] pragmatismoaren eta Europako filosofia kontinentalaren arteko elkarrizketa osatu zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Agerian geratzen da nola lotzen diren ideien bidez pragmatismoaren filosofia eta nazio baten interesak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus