Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zorionaren eragileetatik abiatzen den lege praktikoari pragmatikoa deitzen diot. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 271. orr.
Azalpena garapen horren kontzeptu pragmatikoen -praxiari loturikoen- inguruan gauzatuko da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.
Ez naiz, ezta ere, negarrez hasiko munduak literaturari soilik alde pragmatikoa -entretenimendua- eskatzen diola ikusita. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 46. orr.
Han ikuspegi pragmatikoa nagusitu da eta ez dogmatikoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.
Demokrata kristauek eta komunistek entente cordiale moduko bat adostu zuten, eta ateak zabaldu zizkieten garai pragmatikoago batzuei. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.
Helburua pragmatikoa da erabat Giereren zientziaren azalpen filosofikoan: nola atzeman eta erabiltzen dira teoriak praktika zientifiko errealetan? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.
Fikzioari berea eman ordez, ez baitzen federik fikzioak ezer lor zezakeenik, hain juxtu euskaldunon jite pragmatiko kate motzekoa nagusitu zen... «Kuskue tanden», 2004 - 66. orr.
Uste dugu ariketa logiko horren bidez ez dela gehiegi lausotzen sofistikaren espiritu pragmatikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.
Hauxe da bigarren alderdia, ikuslearen desirei, hark dituen esperantzei, lotuagoa, ikuslearen egoera pragmatikoari dagokiona, alegia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.
Esan daiteke batez ere Jean T.k oso era pragmatikoan jokatu zuela. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.
Teknikariak arras pragmatikoa zirudien, bazekien zer obratu behar zen, buruaz beste egin gabe, merkatuari egokitzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 105. orr.
"Gainera hotza egiten hasi du", bururatuko zaio erromantizismo kutsurik gabeko pragmatiko bati. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 66. orr.
Jendea pragmatikoa da. Berria - Ekonomia 2006-01-14
Bazekien, baina ez zion inporta, jarrera pragmatiko-egozentriko ibiltaria zen harena, hura bezalako jenderik ez da gehiago, ezin izan, jakina. · Doris Allen psikologoak "defizit semantiko-pragmatiko"tzat deskribatzen du autismoaren alderdi hori. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 25. orr.
Nola integratu hiru mailako egituran aspektu pragmatikoak? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.
Diskurtsoaren mugaketa-arau pragmatikoak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 97. orr.