Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pragmatika 1 iz hizkuntzalaritzaren adarra, mintzaira aztertzen duena hiztunen eta hizketaldia gertatzen den egoeraren eta zertzeladen aldetik.

Erretorika berriek, pragmatikak, antropologiak, ahozkotasunaren teoriak eta, batez ere, bertsolariek berek albora utzi ezineko arrasto baliagarri mordo bat eskaini dizkigute azken urteotan. erretorika klasikoaren kanonen egokitzapen bat da funtsean gure markoa, gaur egungo pragmatiken ekarpenez berritu eta osatua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 25. orr.

Irakasgai bakoitzak badu berezkotasuna, eta antzik ez du normalean egiten dugun lengoaiarekin semantika, sintaxi edo pragmatikaren aldetik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Garapen berri horiek sintaxiaren, semantikaren eta pragmatikaren arteko zubiak sendotu zituzten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Bigarren hizkuntzaren jabekuntzari dagokionez, fonologiazko azterketak sintaxizkoak, diskurtsoari buruzkoak eta pragmatikazkoak baino atzeratuago dabiltza kopuruaren aldetik behintzat.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

2 aritzeko moduari buruzko jakinbidea.

Baina segituan kontrarreforma bultzatu zuen Eliza katolikoak, eta euskal literatura aszetika eta pragmatika erlijioso katolikoko liburuak egitera bideratu zen.  Berria - Harian   2005-04-13

3 lege xedapena, errege edo kideko batek, inongo kontseilu edo biltzar politikoren baiespenik gabe emana.

Ez al ziren bata bestearen ondoan etorri, senatukontsultoak, plebiszituak, pretoreen ediktuak, kontsulen ordenantzak, edilen araudiak, juriskontsultoen erantzun edo erabakiak, pragmatika-berronespenak, erreskriptuak, ediktuak eta enperadoreen nobelak?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus