Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pragatar izlag/iz Pragakoa, Pragari dagokiona; Pragako biztanlea.
Demagun Kafka: idazle pragatarrak Hamalauko Gerra Handiaren garaian idatzi zuen bere obrarik garrantzitsuena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 55. orr.
Pragatarrek asteburuetan kanpora ihes egin ohi dute, baina gelditzen direnentzat, Wenceslas plaza da bilgune nagusietako bat. Berria - Mundua 2004-04-27
Denda berria ireki zuen, Azoka Plaza Zaharrean, pragatarren oroitza zenez geroztik, erloju astronomikoa dagoen plazan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.