Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalezuloko ezkongai egoki bakarra zelakoan, Um Hamidak poztasuna hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.
Kirxaren poztasuna gazteak berriketari ekiten ziola ikusirik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.
Sexua ongizaterako, poztasunerako eta plazererako bidea da; emozio eta maitasun eragile. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 300. orr.
Biek sentitzen zuten poztasun bera, olatuen mugimenduak piztua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.
Gure poztasuna joana zen, eta urduri begiratzen genion aitari, gero eta haserreago baitzegoen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 44. orr.
Jendearen poztasun eta alaitasunerako. Askoren artean «Rataplan» - 20. orr.
Zergatik tragediatzat jo poztasuna eta ontasuna darion jakituriaren agerpen bat dena? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.
Begiak dirdaitsu, ahoa poztasunak eta ustekabeak zabaldua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.
Neke handirik gabeko lan bat, poztasun xaloz betetako bizimodu bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.
Koblakariak lehenago egundo sentitu ez zuen poztasun betea sentiarazi zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.
Lo gozo batera lerratze hura baino poztasun handiagorik ez zegoen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 53. orr.
Poztasun handia izan zen bisitari nobleen taldean, eta espirituko gozotasunen artean malko ugari isuri zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 434. orr.
Poztasun betean hartu ninduen Buruk. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 107. orr.
Carlos Argentinoren eromenak poztasun maltzurrez bete ninduen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.
Kristoren zerbitzaria poztasun santuz betea ikustean, ezin diote deabruek minik egin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.
Sergioren poztasun urduriaz ohartu zen Sara. herioaren larritasunaz batetik, poztasun hutsal eta faltsuaz bestetik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 59. orr.
Batetik handi-mandi bridatzaileak, bertzetik ixiltasunera behartua den jende bridatua, artean populuaren gehiengo bat halako poztasun faltsu batean atxikia. Herria 2004-12-30
Irria, Jolasa bezala, Poztasun hutsa baita, eta, beraz, gehiegizkoa ez bada, segurik, ona da berez. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 463. orr.
Gizon jainkozalea, malko-jario hauen artean halako zerutiar poztasun batez azaltzen zen, gozo eta bare bai barnean eta bai aurpegian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.
Fraidegaioi begiratu zigun, lana ondo egiten ari den baten poztasun halako batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 61. orr.
Seme hori, Florent, lehenbiziko ezkontzan sortua, txit gozoa zen eta poztasun handiak eman zizkion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.
Helegite Auzitegiaren erabakia poztasun oihu eta txalo artean hartu zuten. Berria - Mundua 2004-05-29
Nola hartzen zituen poztasun eta betetasun sentimendu batek Sararen bihotz-buruak guztiz! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.
Bada, hura harturik, hantxe itxi zuen, poztasun keinu batek lagundurik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 124. orr.
Beraz, Poztasun mota batez hunkitzen gaituen gauza batez oroitzen garenean, ahalegintzen gara, horrenbestez, aitzinean bagenu bezala gauza haren kontenplatzen, Poztasun afektu berdinarekin. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 369. orr.
Egunsentiaren argitan Gülbaharren aurpegia ume-poztasun batek piztua zegoen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.
poztasun edo tristura (4); poztasun handia (3); poztasun handiago (3); poztasun handiagoz (3); poztasun handiz (5)
hunkitzen gaituen poztasuna (3); lagun daraman poztasuna (10); poztasuna edo tristura (3); poztasuna eta tristura (4); poztasuna hartu zuen (3); sorturiko poztasuna (6); sortzen den poztasuna (8)
poztasunaren edo tristuraren (6)
poztasunari edo tristurari (3)
poztasunera daramala irudikatzen (3)
poztasunez edo tristuraz (10); poztasunez hartu (4); poztasunez hunkitua (10); poztasunez hunkitua dela (3); poztasunez hunkitua izan (3); poztasunez hunkitzen (14); poztasunez hunkitzen duela (7)
poztasunezko afektu (4); poztasunezko edo tristurazko (3); poztasunezko eta desirazko (3); poztasunezko eta tristurazko (3); poztasunezko nahiz tristurazko (3)