Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso garrantzitsua da intoxikazio mota ondo identifikatzea; pozoitze larri askotan, goiz hartuta eta tratamendu egokia emanda, jendea onik ateratzen da. Berria - Gaiak 2006-05-05
Ez dakit inork gogoan izango dituen Josef Duvrescu idazle errumaniarraren pozoitzearen ingurukoak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 163. orr.
Nire bekatu ezkutuek hurkoek biriketaratzen duten airea pozoitzen dute. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 61. orr.
Madarikatuak, niretzat ez zuten beste izenik lur alemaneko airea pozoitzen zuten haiek. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 40. orr.
Erori, ez gau ero bateko sualdi labur batean, baizik eta zoramenezko erabateko pozoitze batean, maitasun gori gertagaitz batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.
-Pozoitzearena gertatu zenean, ez al zegoen Mahai Biribileko zaldunik gazteluan? Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 56. orr.
Eta egiazko -ala gezurrezko- bere kontakizun haiekin atsegin hartuz-edo, pozoitze lanaren deskripzioa bidali zion, xehe-mehe. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.
Bi heriotza-zigor eman zizkiotela: bat pozoitze ahaleginagatik, lepoa moztera, bestea sodomiagatik, sutan erretzera. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.
Pozoitze-kasuek konponbide ona dute askotan, dialisiaren bitartez substantzia toxikoak kanporatu eta odola garbitzen baita. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 248. orr.
Batez ere pozoitze-kasuak tratatzeko erabili zen giltzurrun artifiziala 1960 arte, eta, bereziki, giltzurrunaren gutxiegitasunez odolean urea gehiegi pilatzean gertatzen den pozoitze mota tratatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.
Janari pozoitzea diagnostikatu zuten mediku ukrainarrek. Berria - Mundua 2004-12-12