Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sainduari eta burezurrari begira nago, eta hasperen egin dut nahigabe, kafe pozoitzailea, Alois Miedl, gure aita eta agurearen osabaz gogoratuta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 67. orr.
Mail-a alderik alde korritu zuen, errege-segizio guztian barrena, zurdazko zuzi izeki bat astinduz eskuan, printze pozoitzailearen gainean argi egin beharrez. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.
Pozoitzailea, bizpahiru lagun isilekin, berriro sartu, eta deitore-itxurak eginez biltzen zaio erreginari. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 126. orr.
Pozoitzaileak opariz gogatu nahi du erregina. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 126. orr.
Harridura horrez elikatzen da, gogoa lainope, eta ez du falta mihi-gaizto belarri-pozoitzailerik, bere aitaren heriotzari buruzko esamesari kirats. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 172. orr.