Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pozoitu (orobat pozoinatu g.er., pozoindatu g.er., pozoindu g.er. eta pozointatu g.er; Euskaltzaindiaren Hiztegian pozoitu agertzen da) 1 du ad pozoia harraraziz edo emanez hil, edo hil zorian edo jarri.

43 urterekin hil zen Ludovico, arreba hartxek pozoituta, nonbait.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.

Haurra izan eta biharamunean berak pozoitu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

Zotz horien pozoia nahikoa izan zen hiru artzainak pozoitu eta hiltzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 215. orr.

Orain Mireia pozoitu egin zutela jakin dute.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 148. orr.

Hiltzera kondenatu zuten Giovanni Battista, emaztea pozoitzeagatik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Senarrak emaztea pozoitu; arrebak neba!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.

Justxenko dioxinaz pozoitu zutela jakinarazi dute haren medikuek.  Berria - Mundua   2004-12-12

Pozoitu ote zuten argitzeko analisi medikoak egingo dizkiote han.  Berria - Mundua   2004-12-11

Egizu nahi duzuna; niregatik libre duzu mundu erdia pozoitzen baduzu ere; berdin dit.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 269. orr.

Aladinoren historiak errakuntzaz kontatzen du afrikar magoa bere jauregian pozoitua izan zela eta haren gorputza, drogaren poderioz belztu eta arrakalatua, zakur-katuetara bota zutela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 69. orr.

Nire bekatu ezkutuek hurkoek biriketaratzen duten airea pozoitzen dute.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 61. orr.

Andresek bere burua pozoitu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 308. orr.

Chapeleau, bizilagunaren behiak pozoitzeagatik kondenatu zuten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

2 (da aditz gisa) nahi gabe-edo pozoia hartuz hil edo hil zorian gertatu.

Pozoitzen banaiz ere, denbora gehiegi edan gabe egonez gero, ito egiten naiz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.

Askok etxean pasatzen dituzte tripako minak, perretxikoekin pozoitu direla ez esatearren.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Garuna oxigenorik gabe eta karbono dioxidoz pozoiturik, gorabeherak eta itzalaldiak izaten zituen Virgilen kontzientziak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Autopsiak erakutsiko zuen Véra lo-pilulaz pozoiturik hil zela.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 54. orr.

3 pozoia nahasi, pozoia ipini.

Zaldun gaizto hark, fruta bat pozoitu zuen, baina ez zion Gwaini zuzenean eskaini, Ginebrari baizik, hark Gwaini eskainiko ziolakoan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 47. orr.

Kopa hura pozoituta zegoen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 169. orr.

Mendeku gisa, maitale ohiak pozoitutako lore-sorta egin zion opari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 169. orr.

4 irud/hed

Gizonen bat pozoituko zuen lotsagaldu horrek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Gizarte osoa dago erasoa, lan mota jakin bat egin dutelako daudelako auzipetuta, eta horrek gizarte osoa pozoitzen du.  Berria - Harian   2005-02-24

-Gizon hau, eta bera bezalako beste asko, gezur horretan, literatura eta hitzontzikeria itxurati baten hondarrez pozoiturik bizi direla pentsatzea ere, harrigarria da zinez!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Irribarre egin zuen Frantziskok, apaizaren barrua zekenkeriaz pozoitua ikusiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 348. orr.

Bekaizkeriak pozoitutako haginekin hozkatu naitek!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 226. orr.

Ez al dinat beti esan eliztar hauek politikaz pozoituta dutela mingaina?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 268. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Mateo Vicalviko elizgizon pozoituaren sendatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

Begira, suge pozoituak bidaliko dizkizuet.  Elizen arteko biblia   Jr 8,17

Burua eta oinak dardara batean ditut, ogi pozoitua jan banu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 632. orr.

Denek ikusi zuten erregina fruta pozoitua zaldunari ematen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 56. orr.

Belarmina emango diet jateko, ur pozoitua edateko.  Elizen arteko biblia   Jr 23,15

Eltzekari pozoitua.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,38 tit

Bourg-la-Reineko gizonek kutsatu dute hiltzen nauen aire pozoitu hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.

Erantzun zion horrek ez zuela hunkituko, mingain pozoituen gainetik zegoela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 360. orr.

Saderengan hitzak ez dira mintzabide huts; armak dira, azkon pozoituak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 42. orr.

Iragan pozoitu horretatik ezer jaso ote genezake ondare kultural baliagarri baterako?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 106. orr.

Jende on-onen gizarte onak malko epel gezurrezko bat ixurtzen du mendizale zintzoaren heriotzan, eta nazka hotz egiazko bat sentitzen jonki zikin pozoitua, ongi merezita, nirbana ttipitik nirbana handi betikora irristatu eta hiltzera etzaten denean, metro pasatxoko hegaldi motz itsusian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pozoitu direla (3); pozoitu zuen (5); pozoitu zutela (3)

ogi pozoitua jan (3); pozoitua izan (10); pozoitua izan zela (4); ur pozoitua (4)

pozoiturik hil (5)

pozoituta dago (3); pozoituta hil (5); pozoituta hil zen (3)

airea pozoitzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus