Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sutara botatzen dute onddo pozoidun jakin bat, suarekin batera aireetara joanik, espiritu gaizto guztiak pozoiz kutsatuta uxa ditzan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.
Gas kutsatua franko, auskalo zenbat, tximinietatik gora, eta ur zikin pozoidun gehiegi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.
Horixe baita, azken funtsean, zeloen azpian narratsean ibili ohi den suge pozoiduna: jabetasun sentimenduak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 210. orr.
Ai, animalia pozoidunek betetzen dute lur osoa, eta ez da gizon zuzenik bekaiztien haginkadari ihes egin diezaiokeenik! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.
Bartzelonako auzo gorriko kale bakarti batetik bakar-bakarrik nindoala, gezurrezko pistola bat eskuan, mihi-pozoiduna agertu zitzaidan, bat-batean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 148. orr.
Baina lotsak berehala egin zion tokia errabiari, mihi-pozoidunak, handik gutxira -abenduko lehen egunetan, ausaz- halaxe esan zidanean:[...]. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 146. orr.
mihi pozoiduna (3)