Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pozik 1 adlag pozez, poztasunez.

Ni ere pozik sentitzen nintzen -zoratzear, egia esateko- adierazpen harengatik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 134. orr.

Ez zegoen pozik Sobakevitxen jokaerarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 162. orr.

Pozik zirudien Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.

Egia esan, ni pozik nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Pozik jarri nintzen taldeko giro berriarekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

-Ikusten?, pozik utzi du mundu guztia -esan zuen Platonovek-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 439. orr.

Gustura asko umiliatuko zuen betiko, pozik jakinaraziko zion bera baino gutxiago zela.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Pozik joan zen, pozik eginiko lanarekin eta areago oraindik atera behar zion etekinarekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 119. orr.

-Armak, arma luzeak! -esan zidan pozik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 85. orr.

Hain nago pozik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 116. orr.

Pozik ni, bakarrik nengoelako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

Nini, pozik, jiratu eta besteei hots egin zien.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 64. orr.

Eta joaten utzi zien, onik eta pozik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 123. orr.

Hauxe izan zen haren jokamoldearen araua: haurra alai eta pozik handitzen ikustea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.

Neure buruarekin pozik nagoenean harrotu egiten naiz, Wendy.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 54. orr.

Patxi pozik nire besoetan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 145. orr.

Erresidentzia pribatu bateko horma artean aldi bat egin ondoren, lehen baino okerrago itzuli zen etxera, beti barrez, beti pozik, beti txoro.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Ni ikusi orduko, jauzika etortzen zaizkit zakurrak, pozik baino pozikago.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.

2 (beste adizlagun edo kideko baten eskuinean)

Oso pozik ikusten zaitut gure artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Maistrak oso pozik zirudien, benetako albiste on bat hartu berritan bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Hasieran David oso pozik ibili zen zuhaitz batetik bestera, hunkituta ere bai.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Ondo pozik nagok, bai horixe, jaioterri zaharrera itzuli izanaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.

Inolako erabakirik hartzeko ez-gauza, baina aski pozik, halere, zerbeza hura benetan bikaina zelako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 53. orr.

Gure herrian finkatzea hautatu duzue eta hortaz biziki pozik naiz.  Herria   2004-09-30

Aladin ez zegoen guztiz pozik eta, sultanarenganaino joanik, esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 229. orr.

Hasieran uzkurkeriaz onartu zuen arren, azkenerako erabat pozik zegoen familiaren panteoia Artaxonan zuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.

Mathew Propp, 23 urteko gaztea, arras pozik bizi zen New Mexicon bere gurasoekin.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 32. orr.

Arras pozik nengoen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 92. orr.

Denak arrunt pozik dauzkat nonbait.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.

Alabaina, ez zegoen zeharo pozik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 97. orr.

Osabaren ahotsa telefonoan entzun nuenean, hain pozik libre utzi nindutelako, ez nintzen hitz bakar bat ahoskatzeko gauza izan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 234. orr.

Zoroak bezain pozik, Sekula Betiko Lurraldera gerturatzen hasi ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 72. orr.

-Bai pozik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 85. orr.

3 poz-pozik (orobat pozpozik g.er.)

Urduri, baina poz-pozik.  Berria - Kultura   2004-04-17

Axolarik gabe eta poz-pozik gindoazen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 144. orr.

Musikaren bidez bere familia eta jatorria aurkitzeaz poz-pozik zegoen gizon bat.  Herria   2005-06-30

Achille jauna poz-pozik dago; doktorearen arreta erakarri nahi luke.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 121. orr.

Poz-pozik eman nion berri ona Florari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 284. orr.

Sarritan, txorrota bat irekitzen zuen isil-ostuka, eta poz-pozik jartzen zuten zurrustaren zipriztinek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

«Ez da askotan izaten aukera hori, eta aprobetxatu beharra dago», zioen poz-pozik haur batek.  Berria - Harian   2005-01-26

4 pozik asko oso pozik.

Pozik asko emango niokeen su!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.

Pozik asko jango zukeen aberatsaren mahaitik lurrera botatzen zutena.  Elizen arteko biblia   Lk 16,21

Ziur nago pozik asko emango dizutela argibide gehiago.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.

Etxekoandreak olio frijituaren usaina zuen, eta telebista batean pozik asko lana egingo zukeen neska baten izeba zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

San Franciscora ere joan gara Sarasua, Egaña eta hirurok, pozik asko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Santxo [...] ez zegoela ikusiz, halako manta-joko harena esan zien; bai pozik asko entzun ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alai eta pozik (12); alde batetik pozik (5); ama pozik (6); antolatzaileak pozik (8); antolatzaileak pozik agertu (5); arduradunak pozik (7); arras pozik (10); bai pozik (15); batere pozik ez (4); benetan pozik (12); bere buruaz pozik (4); beti pozik (15); bi aldeak pozik (7); biak pozik (7); bihotza pozik (5); biziki pozik (11); denak pozik (24); denok pozik (7)

egindako lanarekin pozik (9); egoteaz pozik (4); emaitzarekin pozik (6); emaitzekin pozik (7); entrenatzailea pozik (5); erabakiarekin pozik (6); erabat pozik (14); esan zuen pozik (9); etxera pozik (4); gobernua pozik (6); guztiak pozik (14); harro eta pozik (4)

ikusita pozik (4); izanaz pozik (5); izugarri pozik (4); jendea pozik (13); lagunak pozik (4); lanarekin pozik (13); lanaz pozik (4); langileak pozik (4); lasai eta pozik (5); nagusia pozik (7); nahiko pozik (17); neu ere pozik (4); ni oso pozik (8); ni pozik (33); ni pozik nago (5)

oso pozik azaldu (4); oso pozik dago (17); oso pozik daude (10); oso pozik egon (4); oso pozik egongo (5); oso pozik ematen (8); oso pozik gaude (25); oso pozik geratu (9); oso pozik jarri (6); oso pozik jartzen (4); oso pozik joaten (4); oso pozik nago (67); oso pozik zegoen (18)

poz pozik (185); poz pozik dago (8); poz pozik eman (4); poz pozik nago (5); poz pozik zegoen (9)

pozik abiatu (4); pozik ageri (16); pozik ageri zen (6); pozik agertu (265); pozik agertu da (55); pozik agertu zen (154); pozik amaitu (8); pozik ari (6); pozik asko (13); pozik atera (14); pozik atera ziren (6); pozik azaldu (59); pozik azaldu zen (41)

pozik begiratu (4); pozik begiratzen (4); pozik bizi (51); pozik bizi izan (7); pozik bizi zen (8); pozik biziko (6); pozik da (50); pozik dabil (6); pozik dago (157); pozik daude (71); pozik dira (26)

pozik egin (4); pozik egingo (14); pozik egiten (9); pozik egiten zuen (5); pozik egon (71); pozik egonen (7); pozik egongo (48); pozik egongo zara (9); pozik egotea (12); pozik egoteko (78); pozik egoteko arrazoia (4); pozik egoteko arrazoiak (14); pozik egoteko moduan (6); pozik egoteko moduko (4); pozik egoteko modukoa (4); pozik egoteko motiboak (5); pozik egotekoa (6); pozik egoten (12); pozik eman (11); pozik emango (9); pozik ematen (17); pozik ematen zuen (7); pozik entzun (8); pozik entzuten (6); pozik esan (7)

pozik eta alai (14); pozik eta gustura (4); pozik eta harro (16); pozik eta irribarretsu (4); pozik eta itxaropentsu (4); pozik eta lasai (4)

pozik etorri (5); pozik gabe (5); pozik gabeko (7); pozik gaude (97); pozik gelditu (18); pozik gelditu zen (5); pozik geratu (44); pozik geratu zen (9); pozik geratuko (10); pozik geratuko naiz (4); pozik geratzen (5); pozik handiena (8); pozik handienaz (4); pozik hartu (96); pozik hartu dute (24); pozik hartuko (18); pozik hartzen (9); pozik hartzen zuten (4); pozik hilko (4); pozik hitz egin (4); pozik hura (4)

(5); pozik ibili (5); pozik ikusi (10); pozik ikusiko (8); pozik ikustea (4); pozik ikusten (13); pozik irakurri (5); pozik irten (10); pozik itzuli (14); pozik itzuli zen (5); pozik itzuliko (4); pozik izan (7); pozik izango (15); pozik izaten (4); pozik jakingo nuke (5); pozik jarri (19); pozik jarri zen (11); pozik jarriko (7); pozik jartzen (16); pozik jartzen zen (4); pozik jaso (7); pozik joan (12); pozik joango (11); pozik joaten (12); pozik lagunduko (6); pozik mintzatu (6); pozik mintzatu zen (5); pozik nago (219); pozik naiz (5); pozik nintzen (10)

pozik onartu (11); pozik onartu zuen (5); pozik onartzen (7); pozik ospatu zuten (4); pozik sentitu (12); pozik sentitu zen (4); pozik sentitzen (17); pozik sentitzen nintzen (4); pozik utzi (21); pozik utziko (7); pozik uzteko (9); pozik zebilen (6); pozik zegoen (151); pozik zen (37); pozik zeuden (37); pozik ziren (20); pozik zirudien (21); pozik ziruditen (4)

zein pozik (12); zein pozik nagoen (4); zeinen pozik (4); zer pozik (4); zuzendaria pozik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus