Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berri pozgarria niretzat, baina bai artegagarria ere. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 100. orr.
Une saminak eta une pozgarriak, betiere bizi-indarrez eta itxaropenez gainezka, borborka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.
Ezusteko pozgarria niretzat, Sabeth, bere bakero beltzekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.
Hala ere, egun pozgarria izan zen guretzat. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 50. orr.
Oroitzapen pozgarri baten bila hasi zen Harry. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 194. orr.
Kasualitate pozgarri bategatik parrokiaren itzalean sortutako kirol talde baten ospea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 157. orr.
Borrokan ari zaizkit poz negargarriak negar pozgarriekin, eta ez dakit nor irtengo den garaile. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.
Guri ezbehar latzak begitantzen zaizkigunak, itxuraz aldatutako gertaera pozgarriak baizik ez dira askotan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 83. orr.
Oso albiste pozgarria zen, gerra hasi zenetik izan dugun albisterik atseginena agian. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 126. orr.
Oso poztu zen Santxo hain erantzun pozgarria hartu zuenean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 158. orr.
Poztasunak gauza pozgarrien existentzia finkatzen du, zenbat eta handiagoa baita Poztasunezko afektua, hainbat eta areago. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.
Aita dohatsuaren konpainia pozgarrian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.
Jainkoak, zeure Jainkoak, gantzutu zaitu, jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik. Elizen arteko biblia Heb 1,9
Argi zuriaren osaera aurkitzea izan zen Newtonentzat beraren aurkikuntzetatik pozgarriena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.
Baina ordurako niri albiste hori ez zitzaidan pozgarri suertatu. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 29. orr.
Pozgarria da gure aurreneko maitasuna izan zen pertsona ustekabean ikustea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.
Astebeteko su-etena ere pozgarri da lubakian dagoenarentzat. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 63. orr.
Ez kezkatu, zuretzat mesedegarria dena pozgarria da niretzat. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.
Pozgarriak ziren, halaber, Müller jaunaren oniritzia eta Anghiosen laudorioak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 338. orr.
-Zarena zarela, pozgarri izango zaio zu ikustea. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.
Aitor dut: ezkongabezia ez da beti pozgarri, sasoian ere ez baikara beti egoten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 137. orr.
Geroa ez baita, iduriz, hain pozgarria. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 30. orr.
Gau argitsuak pozgarriago dira eguzki beteko egunak berak baino. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.
Etengabe zetorkidan burura zein pozgarria zatekeen gauza haiek biok batera besotik helduta ikusi ahal izatea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 351. orr.
Pozgarri zaio gizonari horretarako indarrak bildu dituela ikustea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 175. orr.
Garai batean, aspaldi, [...] pozgarri zitzaidan edozein leku ezezagunetara lehenbiziko aldiz iristea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
-Bai pozgarria, zure umore ona. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 22. orr.
Bai pozgarria erantzuten jakitea! Elizen arteko biblia EsZ 15,23
Pozgarria benetan zu berriro ikustea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.
Pozgarri handi bat zeukan zain. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.
Zeren eta zure gutun berri bat iritsi baitzait orain berean [...] eta hori ez da egunoroz gertatzen den pozgarria... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 51. orr.
Muino eder, lur osoaren pozgarri! - 0. orr.
Nire belarrien pozgarri baita haien dardara. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.
Jaunaren legeak zuzenak, bihotzaren pozgarri; Jaunaren agindua distiratsua, begien argigarri. Batasun horrek agian segituko du, herriaren pozgarri. Elizen arteko biblia Sal 19,9
Hil ostean, ordea, guztiz ederra da haren itxura, zuritasun miresgarriz distiratsu eta ikusten dutenen pozgarri. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.
Gizaseme, zure begien pozgarri dena kenduko dizut bat-batean. Elizen arteko biblia Ez 24,16
Batzuen pozgarri bertze batzuen penetan. Herria 2001-11-08
Gaur bata bestearen pozgarri, bezperan eta biharamunean, atzo eta etzi, etsai. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 100. orr.
albiste pozgarri (3); begien pozgarri (3); berri pozgarri (5); berri pozgarri bat (3); pozgarri da (6); pozgarri izan (3); pozgarri izango (4)
albiste pozgarria (17); albistea pozgarria (4); berri pozgarria (19); berri pozgarria da (7); beti da pozgarria (5); egun pozgarria (3); ezusteko pozgarria (3); guztiz pozgarria (3); hori pozgarria da (6); niretzat oso pozgarria (3); oso pozgarria (31); oso pozgarria da (18); oso pozgarria izan (7); pozgarria da (104); pozgarria da hori (4); pozgarria dela (15); pozgarria dela iritzi (4); pozgarria iruditzen (3); pozgarria izan (24); pozgarria izan zen (11); pozgarria izango (5); pozgarria litzateke (7); pozgarria zen (6)