Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suaren eta egurraren arteko antzekotasunaren estadioan gauden artean, ez dugu aurkituko ez atseginik, ez gozotasunik, ez bakerik, ez pozbiderik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.
Ni umiliatzea baitzuen pozbide, eman niezaiokeen poz bakarra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.
Inoiz sofrikari zaie hori, sarritan pozbide, eta bi jokabide-eskema desberdin dituzte, beren kabuz ari diren ala "beren eginkizunei dagozkien jardunbidean". Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 53. orr.
Jerusalem pozbide izango da niretzat. Elizen arteko biblia Jr 33,9
Baina Jainkoaren hitzak esaten digu oinazea behar dugula pozbide bihurtu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.
Zergatik engainatu neure burua eta bilatu pozbidea horren garaipen urrian? Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.
Emakume hark beste pozbide bat gehitzen zien erakusleihoko alaigarri koipetsuei. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.
Baina Kristo aurrera joan zen hala ere, ezer esan eta pozbiderik eman gabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1039. orr.
-Dohakabe guztien pozbidea! Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 81. orr.
Irribarre pozbidekoa atera zitzaidan nahi gabe, ikusirik apustua irabazia niola agure orojakileari. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 20. orr.
Aitzitik, pozbiderik-ez hori dute, gogortasun gehiago edo gutxiagorekin adierazia, beren errebeldiaren funtsezko oinarria. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 9. orr.
Ez da zer harriturik Andres Hurtadoren nihilismoarekin ezta haren pozbiderik ezarekin eta alferrikako errebeldiarekin ere. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.