Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pozarren adlag pozik, oso pozik.

Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude.  Elizen arteko biblia   Sal 126,3

Erregeak pozarren eta alegera hartu zuen jakintsua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 29. orr.

-Pozarren eseriko naiz, baina ez dut deus hartuko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.

Ama pozarren itzuli zen bidaiatik, "bere errainarekin" txoratzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 130. orr.

Eta ni pozarren, azkenean dena ongi atera zelako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Laster jakin zuen Artur bizirik zegoela, eta pozarren agertu zen harengana.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 97. orr.

Ishmirrek, pozarren, pot eman nahi izan zion, baina ipotxak atzera egin zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 38. orr.

Pozarren ibili da azken egunetan, haurra jaio zenetik ez bezala libre.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.

Pozarren zetorren billete-sorta bat eskuetan zekarrela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.

Preso arrisku handikoa azken harresia iragaiten ari dela harrapatu balute bezain pozarren hartu naute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 91. orr.

Morrosko saiatu haiek bibaka hasi dira pozarren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus