Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere grinak, bere pozaldi eta bere etsialdiak dituen mundu bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.
-Apaiz bati pozaldi bat ez emateko! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 229. orr.
Etorriko omen ziren diruak eragin zion pozaldi hartan, aita, batzuetan, seme gizagaixoaz harro hitz egitera ere iristen zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 191. orr.
Pozaldiak ez zion askorik iraun. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 66. orr.
Zenbat pozaldi eta zenbat ilunaldi? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.
Pozaldien eta lehorraldien azturaz eta espiritu sail bat bereizteaz aski argitasun eta ezaguera hartzen denean. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 111. orr.
Gizakia, harroaldi, itsualdi, pozaldi, eroaldi, urrialdi, itxuraldi, zintzoaldi... eta beste hutsaldi ugariz betetako zorro sintetikoa baita. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.
Konturatzen ez bagara ere, "kontzientzia azpiko" indar ezkutuek, grinek, pozaldiek eta nahigabeek eragin izugarria dute gure baitan . Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.
Gaixoarentzat ez da samurra irria, baina, lubakian ere, leku egin nahi lioke pozaldiari, oraingoz isildu baitira tiro hotsak, eta bihotza epeldu baitiote eguzki-printzek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 166. orr.
Pozaldi handi batek hartu zuen gizona. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.
Esne-esnetan zegoen, mila pozaldi kilikagarri gozatzen zituen, bere lekua aurkitu zuen munduan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.
Hirugarrena, espirituko pozaldia. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 185. orr.