Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pozadera 1 iz putzua.
Pozaderatik (well) ateratzen zuten ura. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 32. orr.
Pozadera batean behera bota zuen bere burua. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 110. orr.
Behin mina jasan ezin, zoratu, eta txikitu egin zuen pozaderako pertza. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 208. orr.
Sholapurren leopardoa pozadera batean erori zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 173. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Laguna zuen zakurra ohartu zen eta pozadera-ezpainetan zegoen baldea besoarekin putzu barrura bota zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 177. orr.