Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bakoitzarentzat ahamen ttipi bat baizik ez zen gelditzen, baina zer besta; poxiño hura ere hartzeko on. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 140. orr.
Gosaritarako, baso tiki bat bete kafe-esne, ogirik gabe; kafe-esnea izenez, baina izatez ur zikin poxino bat hauts-esne pixkatez nahastuta. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 77. orr.
Poxiño bat erotzekoa ere bada, gaurko egunean. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 153. orr.
Eta ainitz eta ainitz irakurri dut eta horrek poxiño bat salbatu egin nau, bai. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 14. orr.
Izan naiz halere poxiño bat Españan, Italian, Portugalen eta Belgikan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 20. orr.
Eta ikasi egin nahi nuen... "poxiño bat bederen". Txillardegi «Putzu», 1999 - 303. orr.
Entzuleak hor baldin badira, hek ere gimnastika poxiño bat egiten ahal dutela. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 22. orr.
Hor gaindi hoinbeste espantu euskara behar dela salbatu eta gero hoinbeste jestu euskarari toki poxiño baten egiteko. Herria 2004-01-08