Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
poxin 1 iz poxia, apurra.
Han neuzkan pasaportea, han diru poxinak, han edozein bankutan dirua ateratzeko agiriak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 252. orr.
Hastetik beretik hartu nuen atsegin, lehen poxinetik eta ahamenetik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 604. orr.
2 poxin bat poxi bat. (izen baten eskuinean)
Zehaztasuna, poz poxin bat, eta irakurlearen alde nobleenganako begirunea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.
Denbora poxin bat hartu behar izan dut nire begiak ohi daitezen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.
Eguberri haietan gertaturikoak adieraz dezake, zehaztasun poxin batez, esan nahi dudana. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 131. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
diru poxinak (3)