Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poxi 1 iz apurra.

Ez du hain segur iraunen, baina den poxi horretaz baliatzea hobe...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 118. orr.

Deus guti dakizu, eta dakizun poxi hori debaldekoa duzu orain eta hemen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 145. orr.

Nahiz eta egun hartan laster akitu zen, agertu zuen poxi hortarik ezagun da, dio beti medikuak, bertsulari hoberenetarik dela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.

Mintzaira horrez dakien poxiaz jadanik zein laño baliatzen den ikustea baino gauza atseginagorik ez da!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 365. orr.

Sosa gutiegi denean eskualde batean, jendeek nahiago dute beren lurretan denetarik poxi bat egin, etxeko doia, kanpotik sobera gauza ekarrarazi gabe, hain dira gostatzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa; ik beherago 4)

Kamareroa hurbildu zitzaidan eta lagundu egin ninduen berinaki poxiak biltzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Istant batez, hotzak hila zen xoria ferekatzen genuen eta denak libro uzten genituen, lurrean zeuden ogi poxien bila jin zitezen, beldurra airatuta.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.

Portu-buruak azkenean askitzat eman ote ditu ontzikoei geratzen zitzaizkien diru poxiak, balio sentimentala beste deusik ez zuten pitxiak, koadroak, ontziteriak?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.

Osaba burgesa izan omen zen galerianoaren anaiaren etxean ere, eta diru-poxi onak eta ohoreak eskaini omen zizkion seme premua gerrara bidaltzearen truke.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.

Ogi xerra poxi hura, haatik, hauta zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 127. orr.

3 poxi bat adlag apur bat.

Haren bihotzean sartu gira, gutti bainan hala ere poxi bat...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 9. orr.

Asma dezagun poxi bat, orai ehun urte, euskara Nafarroan hain hedatua zen denboretan, ukan baginu egunkari euskaldun bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 188. orr.

Agaramont haien artean zen, eta haren agur beroak beratu zizkion poxi bat bihotzeko zainak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.

Zalantza txiki baten ondoren, ahoak poxi bat ireki ziren, bat-batean musua total, bizi, grinatsu bilakatu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 325. orr.

Badakigu badirela beste horrenbeste, poxi bat eskas dabiltzanak hizkuntza kontuetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 29. orr.

4 (izen baten eskuinean)

Horra zergatik airoski ari izan giren kontrabandan, anai batzueri zerbitzu eginez eta ber denboran sos poxi bat irabaziz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.

Ondoko udan, sos poxi bat baztertua-eta, hiru asterentzat oporretan izanki, deliberatu nuen norabait behar nuela mugitu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 51. orr.

Zernahi eginen lukete ur poxi baten truke.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 82. orr.

Bainan halere diferentzia poxi bat bada.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 149. orr.

Denbora poxi baten buruko, kasik ahantzia duzu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 37. orr.

Marro zerri hari ez nion utziko hauts poxi bat gehiago saltzen Adelari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus