Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potxolo (orobat potzolo) 1 izond lodixkoa, gizentxoa (txerazko ñabarduraz, askotan deiki gisa).

-Den-denok hil behar dugu, potxolo -esan zuen Rufusek, beste txirri bat pizten zuelarik-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.

Emaztegaia, ordea, mutiko potxolo batez erdi zen handik zazpi hilabetera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

Ai, nire umetxo potxoloa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.

-Zer potxoloa, zer goxoa den Mario!, esaten zuen gure amak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.

"Zeinen potxoloa zen txikitan!", kexatzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.

Mutila oso ezaguna zen herrian, jator-jatorra, denen iritzian, potxolo masail-gorri bat, atsegina, ondo hezia, jendearekin gozoa, maitagarria.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Potzolo moztaka, ilea motz-motza eta aurrean ile-xerlo bat tente, bekain gorrixkak eta triangelu isoszele baten formakoak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 47. orr.

2 (emakumezkoez)

"Ai, potxoloa, ene alaba laztana!”.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 148. orr.

Hain ilaun sentitzen zen gaualdi bare hargatik [...] hain motel, Pauline potxolo hura bere belaunen gainean lo gelditu ondoren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

3 potxolo-potxolo

Joan omen zen behin harengana Donostiako jauntxo bat, familia karlistakoa, ojalatero deitzen zituztenetakoa, potzolo-potzoloa eta guri-guria. Potxolo-potxoloak daude.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus