Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potxingo 1 iz putzua, istila.

Bide beretik, kaleetako istilak eta potxingoak, hormaturik topatu genituen ez gutxitan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 205. orr.

Kaleetako harlauza apurtuetan potxingoak sortu dira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 187. orr.

Duguna ez da dagoenaren itsaso zabalean bakarturiko potxingoa baizik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 144. orr.

Oka egin duen mutikoak burua altxatu du azkenik, behearen gainean potxingo enpagugarria utzita.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hatz bat baino sakonago ez den ur potxingo batek, bide galtzadetako harri artean gelditzen denak, zeru-lurren arteko bitartea altua den bezain ikusmira sakonak eskaintzen ditu lurperantz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 255. orr.

Adur potxingo bat utzi zuten txotxak mamurtzen zituzten australopitecus haiek euren solisombra edalontzien aurrean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus