Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asteartean ere feria eguna dutela, bereziki zaldi eta pottokentzat. Herria 2001-01-25
116 pottoka ziren lehian, bai mendiko bai pentzetako pottokak, bi urtekoak, hiru urtekoak, umedunak eta umegabeak. Herria 2004-07-29
Pottoken irrintzina entzun. Herria 2003-11-13
Ez zen eneatu ere, segur baita denbora pasa, orori so egon zela lurreko mamutza ttipi, ardi, ahuntz, pottoka, bele, buzoka... Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.
Hurrengo abuztuaren lehenean, feriara saltzerat ekarritako pottoka eta antzaren artean, zertaz ez nuen nik noizbait buruz buru eginen, Garrüzeko plazan, ene ama Katalinarekin? Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 156. orr.
Haien artean Lomu 115 kiloko pottoka. Herria 2002-11-21
Euria gutixko, eta mendian ere ez soberakinik gure ardientzat, behiak bestalde eta pottokak ere hor hezurrak agerian. Herria 2005-07-14
Orai arte bezala, orai bezain airos ibiliko ote da pottoka mendian, ibiliko iduriz bai, bainan halere gauza batzu kanbiatuko zaizko. Herria 2003-12-04
Lehenean zaldikundea nausi: asto, pottoka, zaldi. Herria 2002-07-25
Zaldizkariak beren pottoken gainean ibilaldiaren aintzinean. Herria 2004-09-09
Noiztenka aintzinean, eta gero gibeleko pottokak baliatuz nahi zutena egin dute lehen denbora erdian, nahiz ez duten entsegurik markatu. Herria 2001-02-22
Gibeleko pottokek markatu dituzte entseguak horiek direlarik Bory, Traille eta joan den astean "perla" deitzen nuena, Vincent Clerc bi aldiz pasatu duela entsegu marra. Herria 2002-11-28
-Larunbatean, Saran, pottoka-besta. Herria 2001-07-19
Pottoka feria. tokiko mozkinen erakusmahaiak, bai-eta dotzena bat margolariren obrak; "Kabalkada ttipi" afitxa lehiaketa; pottoka ibilaldiak ere bai... Herria 2004-04-29
Arras ederki iragan da, ibiakoitzean, Euskal Herriko Pottoka Elkarteak antolatua zuen feria. Herria 2004-07-29
Goizean, mendi pottoken arteko xapelgoa. Herria 2003-01-21
Hartzen dute behor andana bat beren pottoka gazteekin, behorrak bi aldeetarik kakoletarik dilindan diren eta gainetik estaliak ez diren bi ontzi huts handiz kargatzen dituzte. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 79. orr.
pottoka baten pisua (3); pottoka feria (9)
pottokaren pisua (3)
pottoken gainean (3)