Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pott1 iz musua. ik pot1
Irria ezpainetan, amatxik gogotik pott eman zion. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 38. orr.
Emankizun guziak beti bururatu ditut entzuleri mila pott eskainiz eta heldu den astelehenen arte erranez! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 6. orr.
Mihiak mihi bila zabiltzala eta eskuak, muino, zelai, lautada, zernaitz eta oihan bilatzaile, potta zehatzago finkatu zen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 98. orr.
-Pott, adiskide kuttun, pott; sosak behar ditiat nire zootropoa hobetzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.
Lauriek, aspaldiko ohitura bat berreskuratuz, pott eman zion zintzilik zeraman gurutzetxoari dendara sartzean. Berria - Kultura 2004-05-23