Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
potrozorri 1 iz adkor bartza.
Gainerakoak ixtaklots omalki eta potrozorriz beteak. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 48. orr.
2 izond/iz (irain gisa)
-Mutil potrozorri hori! -erantzun zion Mateok, gorputzez behintzat neu baino zorriago zen baina. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 61. orr.
Baina lehenago hire txanda duk, potrozorri hori! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 375. orr.
-Ez duzu pentsatuko billete horrekin ordaintzea, ezta? -aurpegiratu dit halako batean potrozorri halakoak artean aurpegira begiratu gabe. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 27. orr.
Potrozorri fina ere bada. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 111. orr.