Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potrojorran (orobat potro jorran; Euskaltzaindiaren Hiztegian potrojorran agertzen da) adlag adkor alferkerian.

Gure pisukideak oso larru gogorra zeukala, ez zuela behar egin nahi eta gehiago atsegin zitzaiola eguna potrojorran ematea lanpeturik egotea baino.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 116. orr.

Zuk segi hor potrojorran, porru eginda egongo zara eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.

Lortzen ez bazuen, halere, ez zen potrojorran egoteagatik izango.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.

Potrojorran egoteaz gain ezer egingo bazenu!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 30. orr.

-Zer egin beharko nuke... zabortegi honetan apatx egin eta potro-jorran aritu gau osoan?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 152. orr.

Gaurkoari dagokionez, ez duk pentsatuko orain arte potro jorran ibili naizela, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

Goiza, uste dut, potrojorran pasatuko dudala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.

· Estudiante tunantearen eredurik klasikoenean ibili zitzaigun han; potro-jorra alegeran, nahi bada. Alfredo, Idoia, egun osoa aurrera eta atzera, erosketak egiten, kriston pisua dakart eta zuek hor, potrojorretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus