Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gehexan Jaurenea gaztearen potreta zen zinez, bizi berritua. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 26. orr.
Zer ez duen adierazten haren aurpegiak!, pintzela hartu eta haren potreta egiteko gogoa ematen du: horra hor Prometeo, benetako Prometeo bat! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.
Ez du -esaterako- sudurrari edo ezpainei buruzko zertzeladez apainduko; marra bat pintatu, eta bukatua du potreta, burutik oinetarainoko potret biribila! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.
Astezkenean, Arte gateak eskaini digu Salbador Allende, Txileko lehendakari izanaren potreta. Herria 2003-09-18
Artean gazte eta berdeegi nintzen garaiko artista-gosearen potreta osatzeko pintzeladak biltzen hasiko banintz, uda-gau bateko ordu txiki sargorietan kokatu beharko nuke Rimbaud ezagutu nuen mentura. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.
Froga ahal diezazudan behingoz nitaz egin dizuten potret gorrotagarriaren zeinen bertzelakoa naizen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 262. orr.
Emaitza heroi baten maitasunezko potreta duzu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 14. orr.
Gutun bat arimaren potreta dun ordea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 479. orr.
Honek errana dit zubi honen potreta edo argazkia ikusi zuela Paueko prefeturan, paperren eta kontratuen egitera joan zenean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 22. orr.
Marcek palto kakiaren barruko sakelan zeraman bere emaztegaiaren potreta Beinati eman zion kapitainak: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.
Dendako erakusleihoa, neurri guztietako ezkontza argazkiz eta jaunartze eguneko potretaz josita zegoen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 19. orr.
Desgogora atera zigun Eiffel dorrearen kartoizko hondo faltsuaren gainean potreta. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 21. orr.
Potretak egiteko ezohiko teknikak ikustera emanen dituzte argazkilariek. Berria - Kultura 2004-05-02
Nire ustez, batzuetan komeni da historiaren lerro nagusiei antzematea, irudi bat osatzen dutelako, hala nola, emakume potret bat egitean bezala. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 66. orr.
Familia potret bat dago barruan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.
Bestalde, Frantzia zortzi bozgunetan ezartze hori ez dea aski molde potretean egina izan? Herria 2004-06-10
Nahi bezen potretak izanikan ere. Herria 2003-11-20
Mutxokatze hori ere arras molde potretean egin zen haatik. Herria 2003-11-20
molde potretean (3)