Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
potots (orobat pototx) 1 izond hatzez mintzatuz, handia, lodia. ik erpuru.
-Orbain hau ikusten duzu? -galdegin zion, eri pototsa matelan trebes iraganez-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 238. orr.
Bikainaren keinua egin zidan ukabiletik atzamar pototsa goitituta begi bat itsutuz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 179. orr.
'Dégueulasse!' -ihardetsi zion Ninak irriño prestu zabal batekin, eri pototsa altxatuz-. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 272. orr.
Zendu aitzin, azken jestu bat bideko salbean eri pototsaz marratu "Aski". Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 209. orr.
• 2 (izen gisa)
Zapela begietan aulkian erdi etzana dagoen alprojarengana egin du pototsaz atzerantz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 134. orr.