Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potor (orobat pottor g.er.) izond gotorra, handia.

Bi gizonezkoak jaitsi eta estuasunean harri potor batzuek jarri zituzten burdin-bidean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.

Amaiak bolantea bortitz jiratu behar izan zuen, bide bazterrean zegoen harri potorra joko ez bazuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 26. orr.

Hanka artean izter erdialderainoko zakil sendoa zeraman zintzilik, bi barrabil potorrez ongi horniturik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 48. orr.

Oldartzen diren laino potor handi hodeitsu biribil fafa-fafa handitzen doazen horiek, hego punttuak bidalita, honuntzaka datoz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 296. orr.

Mahaiaren erdian, laranja eta amerikar sagarrezko piramide bati eusten zion fruta-ontziaren zaindari gisa, antigoaleko bi likore-botila potor, kristal landuzkoak, bata oportoz eta bestea jerez gozoz beteak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Aurpegi potor musugorridun bezero bat erdi oldartu zitzaion tabernariari: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus