Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan beharra dut uste baino atseginagoa egin zitzaidala, nahiz eta berehala potolotu zen eta ahoa zeharo bete zidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 25. orr.
Egunari zegokion ezaugarriren bat tartekatuko nuen, beti eguraldiarena patxadan aletu ostean, egunaren ekarria gizenduz eta potolotuz. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 141. orr.
Taxidermista konplexua ari zait sartzen; astea joan eta astea etorri, susmoa potolotzen ari zait: ez ote ditudan erakusten artista disekatuak, ez ote ditudan hilotzak baino erakusten, ez ote naizen ari orri erdi hau museo bihurtzen. Berria - Kultura 2006-02-05
Mitoa gehiago ari naiz potolotzen, badakit, baina horixe da ikusi genuena. Berria - Kultura 2004-09-14
Eman zidan, bada, esku bigun potoloa, traiziozko gantzez potolotua, antza. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.